«Zapi gorria daramagu tabernaren kolorea delako»

La Bodeguilla danborrada berriaren entsegua./MIKEL FRAILE
La Bodeguilla danborrada berriaren entsegua. / MIKEL FRAILE

La Bodeguilla dandorrada aurten estreinatzen da «giro politarekin» eta «gogotsu» San Sebastian egunari begira

RAQUEL RODRÍGUEZDONOSTIA.

Iazko San Sebastian egunean, lagun talde bat Bodeguillan zeudela, bati ideia bururatu zi-tzaion: «zergatik ez dugu guk danborrada bat sortzen hurrengo urtean?». Esan eta egin. Libe Lafuentek eta Amaia Munillak duela urte eta erdi hartu zuten taberna eta aurten beste erronka horrekin animatu dira. Guztira 105 kide bildu dira «lagunak, bezeroak eta inguruko jendea gehienbat», dio Lafuentek.

Atzo burutu zuten azkeneko entsegua. Sei egin dituzte denera -horietako bi bandarekin- eta somatzen da gogo handiz hartu dituztela danborrak eta upelak. «Lehenengo entseguan oso urduri geunden denak, akats dexente egin genituen, baina egun horretatik aurrerantzean hobetzen joan gara eta orain nahiko oalez

ndo jotzen dugu. Giro polita somatzen da, jendea pozik eta gogotsu dago», azpimarratzen du Bodeguillako arduradunak.

Xehetasunak

Danborrada
La Bodeguilla. 105 kide. Tabernako arduradunak, bezeroak eta lagunak.
Jantziak
Norberaren aukerakoa sukaldariz edo urketariz joatea. Zapi gorria eramango dute.
Ibilaldia. 18.00 La Bodeguilla taberna; Moraza; Urbieta; plaza Centenario; Errondo; Azpeitia; Sahats plaza; Antxo Jakituna; Astoria; Antxo Jakituna; Centenario; Easo; Autonomia; Amara; Arroka plaza; La Bodeguilla (22
00).

Jantziei dagokionez, «sinplifikatu nahi izan dugu eta merkeena jarri, lehenengo danborrada izateagatik nahiko garestia ateratzen delako dena». Hori dela eta, partaideei sukaldariz edo urketariz janzteko aukera eman diete, «bakoitzaren kontu». Hori bai, guztiek zapi gorria eramango dute, «tabernaren kolorea horixe delako». «Ez da Donostiako kolorea -aitortzen du Lafuentek-, baina Bodeguillaren puntu bat» eman nahi izan diote janzkerari. Hurrengo urteari begira ez dituzte aldaketa asko aurreikusten. «Ez dut uste soldadu trajerik sartuko dugunik momentuz».

Danborrada mistoa da, baina partaide gehienak emakumezkoak dira. Bitxikeri bezala, honako hau azpimarratzen dute: «bi zuzendariak emakumeak dira eta bi banderadunak gizonak». Banda ere berria da. Musikari desberdinez osatutako txaranga propioa izango dute ibilbidean lagun.

Aurten 105 kide izango dira, horietatik bost antolakuntza lanetan, baina «jende asko kanpoan» gelditu denez, hurrengo urtean partaide kopurua handitzea gustatuko li-tzaieke. Izan ere, estreinuko urtean muga jarri behar izan baitute dena «kontrolatutago edukitzeko».

Zapi gorria lepoan, Easo plazatik aterata, Amara zaharreko eta Amara berriko kaletan zehar ibiliko dira bihar. Ibilaldia Bodeguillan hasiko dute arratsaldeko 18:00etan eta bertan amaituko dute ere gaueko 22:00etan.

 

Fotos

Vídeos