Borrar

5D-n gozatzeko esperientzia

Marijose Bikendi | Musika Eskolako Zuzendaria

Domingo, 21 de enero 2024, 01:00

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Definizio altuan eta 5Dn gozatzeko moduko esperientzia izan da danborradarena. Soziedadeetatik hasita, elkarteetan bizi izan zen lagunartea ezin da urte osoan ahaztu. Berezia baita ere danborren larruek eta danborzaleen jantziek Artetxenetik behera laga duten usaina. A ze ikuskizuna! Hain mimo handiarekin egindako jantziak ikusteko eta nola ez, kantineren pausoak neurtu eta agurtzeko aukera izan dugu. Herri txikietan denok ezagutzen gara eta beti ateratzen da zein den banderaduna edo noren alabak diren alboan doazenak! Badu horrek bere xarma.

Une hunkigarriena gaueko hamabietakoa izan zen. Ehunka lagun plazan sartzen ikusteak. 12etarako, gora begira, atabalak prest San Sebastian Martxa jotzeko. Barruraino sartzen da danborren burrundara.

Eta zer esan musikaz. Iñor 'indiferente' lagatzen ez duten piezak entzuteko aukera izan dugu. Eta berriro kanta horiekin barruak mugitu zaizkigu. Gure txikitxoak izan dira protagonista. Eta berriro musika. Sansebastianetako protagonista nagusia da eta poz ikaragarria da Azpeitian musika asko bizi dela ikustea.

Gabon oporren ostean hasi ginen gu ere Musika Eskolan, danborradaren prestaketekin. Konpainia osatua dugu. Entseguekin aurretik ere hasiak ginen. Gelaz gela doinuak banatuta. Txilibiteroak ere prest herriko banda eta danborjotzaileekin batera kalean zehar ibiltzeko. Ohiturari jarraituz, hamaiketakoa prestatu genuen, danborrak astintzera indartsu ateratzeko. Argazki ofiziala ere aterata. Bakoitzak bere tokia hartu eta ikasle, irakasle eta gurasoak, denak, elkarrekin abiatuko ginen ibilbidea egitera. Irrifar handi bat soinean, danborrak sansebastian eguneko erritmoetara astinduz, lekua hartu.

Txistu bat entzun zen megafoniatik.

Hasi da!

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios