Soinu banda propioa
IGNACIO ARAKISTAIN
Jueves, 19 de enero 2023, 19:56
Secciones
Servicios
Destacamos
IGNACIO ARAKISTAIN
Jueves, 19 de enero 2023, 19:56
Ezaguna da azpeitiarron festa inportatzaile sena. Abilak gara, ordea, gure mugez haratago sortutako jaiak moldatzen, berritasunak gehitzen eta finean kanpotarra zaiguna etxeko bihurtzen. Danbor hotsek kaleak hartzearenak bazuen 1957an bi apaiz donostiar haientzat koherentziarik, herriko parrokiak Donostiako hiriarekin zaindaria partekatzen baitu. XIX. mendean militarren parodia gisa sortutako jaiak bazituen errotutako sustraiak Gipuzkoako hiriburuan baina Urolako bailaran RaimundoSarriegiren martxei kosta egin zitzaien hasiera batean herritarren estima bereganatzea.
Behin lehen hamarkadak igarota, frankismo oste garaian Azpeitiko danborrada bereizgarri egingo zuten lehen abestiak sartu ziren errepertorioan; bandako zuzendaritza bere gain hartu berria zuen Jose Luis Frantzesenak idatzitako Soreasuko Sebastian (1986) eta Mandioko Polka (1988), hain zuzen. Ordurako megafoniak zein azpeitiarren belarriek ezaguna zuten Jose Azarola piano-jotzaile zumaiarraren Hau dek hau pieza alaia. Urte batzuk beranduago etorri zen herriko seme Jose Mari Gurrutxaga Txokolo txistulariaren doinu baten moldaketa eginez Schubertek ondutako Diana Txikia Txokolo (2004) kanta. Azkoitiar batek ere egin dio bere ekarpena danborradari. Izan ere, goizeko danborradan jotzen den San Sebastian Diana Jose Ignacio Aldalur organo-jotzaileak idatzi zuen, azpeitiarrok hain maiteak ditugun beste hainbat melodia–karnabal giroko Goiz eresia ala hirugarren zezenaren heriotza osteko Zortzikoa– bezala.
Geureganatua izan den festa bati kutsu propioa eskaini nahian joan da urtarrilaren 19 eta 20an jotzen diren melodien zerrenda zabaltzen. Duela hamar urte, 2013an, danborjole guztiak dantzan jarri ohi dituen Goizeko Izarra lana jo zen lehen aldiz eta aurtengoan, nire aita Juan Jose Arakistain Pino zenaren desirei jarraiki, Pantxoa eta Peiok 1975ko gizarte grisaren askatasun grinak isladatu asmoz idatzitako Batasuna abestia joko da. Badugu musika, has bitez dantzan atabalak!
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.